Ukraina

Justxenkok ez du Janukovitxen proposamena onartu

Badirudi, Ukrainako gatazka konpontzeko hauteskundeak egin beharko dituztela. Gaur, Ukrainako Auzitegi Gorena eta Legebiltzarra bilduta daude, krisia nola konpondu aztertzeko. Atzo, hauteskundeak egitearen alde azaldu zen orain arte herrialde horretako presidentea izan den Leonid Kutxma. Eta, Viktor Justxenkok (oposizioa) ez du onartu Viktor Janukovitxen (irabazle ofiziala) proposamena. Janukovitxek bere gorbernuko Lehen Ministroa izatea edo hautagai desberdinekin hauteskundeak berriz egitea proposatu dio Justxenkori.

2004ko azaroaren 30a
13:31
Entzun
Ukrainan presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zirenetik, herrialdea krisian dago. Emaitza ofizialen arabera, Viktor Janukovitxek irabazi zituen hauteskundeak, baina oposizioak "iruzurra" salatu zuen, eta ez zituen emaitzak onartu. Kalera atera ziren, eta oraindik han jarraitzen dute. Protesta baketsuak egin dituzte, eta herria gelditu dute.

Leonid Kutxmak (Janukovitxen aldekoa) jarrera aldaketa erakutsi zuen atzo. Hauteskundeak berriz egitearen alde azaldu zen, herria guztiz banatzea ekar dezakeen krisiarekin amaitzeko.

Ukrainako Auzitegi Gorenak atzo egin zuen lehen bilera, Justxenkok jarritako alegazioen aurrea erabaki bat hartzeko. Atzo ez zuten erabakirik hartu, eta gaur ere bilduta daude. Legebiltzarra ere bilduta dago, eta han, Janukovitxen kontrako zentsura mozioa aztertzen ari dira.

Janukovitxen proposamena baztertuta

Hauteskundeen irabazle ofizial Viktor Janukovitxek proposamena egin dio gaur oposizioko buru Viktor Justxenkori. Bi aukera eman dizkio Janukovitxek Justxenkori: bere gobernuko Lehen Ministro kargua onartzea bat, eta beste hautagai batzuekin hauteskundeak egitea bestea.

Justxenkok ez du proposamen hori onartu, eta gainera, Janukovitxen dimisioa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.