Kalte-ordainak Dubrovka antzokiko bahituentzat

2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
MOSKU. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Errusiari agindu dio 1,25 milioi euroren kalte ordainak emateko Moskuko Dubrovka antzokiko bahituei. Txetxeniako talde batek 912 lagun bahitu zituen Dubrovka antzokian 2002an. Armadak gasa bota zuen eraikinean, eta 730 lagun salbatu zituen. Dena den, gasaren eraginez 130 lagun hil ziren, eta bizirik ateratako bahituek kalte-ordainak eskatu zituzten, armadak gehiegizko indarkeria erabili zuela leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.