Asiako itsasikara
Kaltetutako herrialdeen kanpo zorraren ordainketaren luzamendua onartu dute
Itsasikarak harrapatutako herrialdeei eman beharreko laguntza koordinatzeko, nazioarteko bilera egin dute gaur Jakartan (Indonesia). Bileran NBEko idazkari nagusi Kofi Annan, AEBtako Estatu idazkari Colin Powel, Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durao Barroso eta Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari Rodrigo Rato izan dira, besteak beste. Bileran parte hartu duten agintariek kaltetutako herrialdeen kanpo zorraren ordainketaren luzamendua onartu dute. Bestalde, =i tsunami =i-ak aurreikusteko sistema bat garatzeko hitza eman dute.
Kofi Anan izan da hartutako erabakiak azaltzeaz arduratu den laguna. Ananek emandako hitza betetzeko eskatu dite nazioarteko agintariei. "Mundu zabalean gertatu diren beste hainbat ezbeharretan hainbat herrialdek ez dute hasieran agindutako laguntzarik eman. Kasu honetan hori ez gertatzea eskatuko nuke. Hemen gertatu dena ez du aurrekaririk; ziurrenik ez dugu inoiz jakingo zenbat lagun hil diren". Denetara 4.000 milioi dolarreko laguntza emango duela esan du nazioarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu