Kamioi-ontziko kideak Kubara bueltan

2003ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek Kubatik Miamira iristen saiatu ziren 11 herritar berriz uhartera bidali zituzten atzo. Crevrolet 1951 kamioi bat upel handien gainean jarri zuten eta itsasontzi gisa baliatu zuten kubatarrek. AEBetako hegazkin batek antzeman zuen ontzi berezia Floridako itsasaldean. Zortzi gizon, bi emakume eta haur bat zihoazen bertan. Haiei Kubara itzularazteaz gain, kamioia hondoratu egin zuten kostazainek, «nabigaziorako arrisku bat» zelako. uscg / efe

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.