Espainiako Kanariar uharteetatik 23 miliatara noraezean zegoen ontzi bat aurkitu zuten atzo, 95 etorkin eta eskifaiako bi kiderekin. Bi haur eta emakume bat zeuden bidaiarien artean. Lurrera iritsi ostean, etorkin guztiak artatuzituzten. Kanariar Uharteetako Larrialdi Zerbitzuko iturrien arabera, ez zeuden larri, baina bai deshidratatuta. Kanarietako gobernuko ordezkariak adierazi zuenez, ontziak bi hilabete inguru zeramatzan itsasoan.
Bestalde, Italiako Lampedusara beste 110 etorkin iritsi ziren atzo. Lampedusako portuko arduradunek adierazi zutenez, etorkinak lehorreratu ondoren atxilotu zituzten. Arrantzale batek ikusi zituen zazpi metro inguruko ontzi batean. Ontziari lotuta gizon baten gorpua ere aurkitu zuten.
Kanarietako eta Lampedusako kostaldetik gertu 205 etorkin aurkitu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu