Mundua

Kandaharreko alkatea hil dute eraso suizida batean

Afganistango hiri horretan orain dela bi aste Hamid Karzai presidentearen anaia hil zuten beste eraso batean.

2011ko uztailaren 27a
17:57
Entzun

Ghulam Haider Hamidi Kandaharreko alkatea eraso suizida batean hil dute gaur goizean bere bulegoan zegoela, hiriko udaletxean. Poliziaka jakinarazi duenez, erasotzaileak bonba ezkutuan zeraman, eta alkatearen bulegoaren kanpoaldean, pasilloan, lehertarazi du. Alkatearen bizkarzain bat ere zauritu du.

Kandahar talibanen gune da eta horiek herriko administrazioko karguen kontrako kanpaina abiatu dute. Orain dela bi aste Hamid Karzai presidentearen anaia hil zuten, eta bere omenez ondoren egin ziren bi ekitalditan ere eraso bana burutu zituzten.

Ia hamar urte bete dira talibanak boteretik kendu zituztenetik, eta Afganistango segurtasun indarrak hil honetan hasi dira herrialdearen segurtasunaren ardura hartzen; zazpi gune lasaienetan hartu dute. Horrekin batera atzerriko soldaduak erretiratzen hasiko dira, eta 2014. urterako prezesuak bukatuta behar luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.