Kanputxeako ihesaldian 378 lagun hil dira
PHNOM PENH. Astelehenean Phnom Penh hiriburuan Uraren Jaialdiaren ostean izandako ihesaldian 378 lagun hil eta 755 zauritu ziren. Phay Siphan Kanputxeako Gobernuko bozeramailearen arabera, «hildakoen kopuruak gora egin dezake ondorengo orduetan». Halaber, sarraskia ekiditeko poliziak behar adinako arintasunez jokatu ez izana deitoratu du bozeramaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu