mundua

Kaosaren erdian egin dituzte Afganistango hauteskundeak gaur

Presidente izateko hautagaiak 41 dira, horien artean bi emakume. Faborito nagusiak Hamid Karzai egungo estatuburua eta Abdula Abdula Atzerri ministro izandakoa dira. Hauteslekuak jada itxi dituzte eta botoak zenbatzen ari dira. Une batetik bestera jakingo da parte-hartzea zenbatekoa izan den.

2009ko abuztuaren 20a
17:03
Entzun
Zortzi urte dira jada AEBak buru zituen nazioarteko koalizioak Afganistani eraso ziola, eta egoerak okerrera egin du nabarmen. Erasoak ugaritu egin dituzte, eta giza eskubideak oraindik ere hitz huts dira. Egun, gainera, soilik Kabul hiriburua dago Gobernuaren kontrolpean, eta talibanek berreskuratu egin dituzte 2001ean galdutako hainbat lur eremu. Kaos horren erdian egin behar dituzte presidentetzarako hauteskundeak gaur. 41 dira hautagaiak -tartean bi emakume-, eta bi faborito nagusiak: Hamid Karzai egungo estatuburua eta Abdula Abdula Atzerri ministro izandakoa. Hamazazpi milioi lagunek dute bozkatzeko aukera.

Azken inkesten arabera, Karzaik eskuratuko ditu botoen %45, eta Abdulak %26. Hori hala balitz, bigarren itzulian erabakiko litzateke lehia. Baina, adituen ustez, agintariek ahalegin oro egingo dute halakorik gerta ez dadin, arriskutsua eta garestia litzatekeelako -158 milioi euro behar izan dira bozak antolatzeko- per capita errenta 248 eurokoa da herrialdean. Hauteslekuak jada itxi dituzte eta botoak zenbatzen ari dira. Partaidetza zenbatekoa izan den laster jakingo da.

Gaur ere atentatu gehiago

Azken egunetan nabarmen ugaritu dira atentatuak Afganistanen. Gaur, 26 lagun hil dira izandako hainbat erasotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.