Irudia. Italia
KAPITAINAREN BERTSIOA ZALANTZAN
Francesco Schettino Costa Concordiako kapitainak epaileari aitortu dio istripua jazo zenean itsasontzia gidatzen ari zela. Ondoren, ordea, ontzitik ez zuela alde egin dio, eta milaka lagun salbatu zituela. Portuko kapitaintzarekin larunbatean izan zuen elkarrizketen grabazioak, baina, bestelakoa dio, ontzira itzultzeko eskatu baitzioten alde egin zuen susmoa zutelako. Etxeko atxiloaldia ezarri diote. Irudian, erreskate taldea, ontzian. Atzo, bost hilotz aurkitu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu