Kargu guztietatik absolbitu dute Salmond Eskoziako lehen ministro ohia

Hamar emakumeren kontrako hamalau sexu eraso egin izana leporatzen zioten, baina Auzitegi Gorenak errugabetzat jo du.

Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia. ROBERT PERRY / EFE
2020ko martxoaren 23a
17:51
Entzun

Bi asteko epaiketaren ondoren, Eskoziako Auzitegi Gorenak kargu guztietatik absolbitu du Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia. Hain zuzen, hamar emakumeren kontrako hamalau sexu eraso egin izana egozten zioten. Erasoak 2008ko ekainetik 2014ko azarora artean gertatu ziren, hura lehen ministro zen garaian.

Epaiketaren erdian, fiskaltzak atzera bota zuen akusazioetako bat, eta gaur, beste 13etatik absolbitu du Gorenak. Haren arabera, errugabea da horietako 12tan, eta bestea ez dute egiaztatu ahal izan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.