Gehiago itxaron gabe gaur bertan berriro Greziako lehen ministro da Alexis Tsipras Siryzako hautagaia. Igandeko hauteskundeak garbi irabazi zituen, eta Anel alderdeiarekin koalizio gobernua osatuko du berriro. Gobernu berria asteartean izendatuko du.
Syrizak irabazi ditu Greziako Parlamenturako hauteskundeak; botoen 35,5 lortu ditu Alexis Tsiprasek. Demokrazia Berriak bigarren indarra izatea lortu du, baina haren lider Meimarakiek Tsiprasen garaipena aitortu eta zoriondu egin du.
Greziako Barne Ministerioak botoen %99,82 zenbatuta eman dituen datuen arabera, honela banatuko lirateke eserlekuak: Syrizak 145 eserleku; Demokrazia Berriak 75; Egunsenti Urrekarak 17; Pasok-ek 17; KKE-k 15, To Potami-k 11; Anel-ek 11; eta ZB-k 9 lituzke. Herri Batasunak ez du eserlekurik lortu.
Igarri da Grezian bederatzi hilabetean hirugarren hauteskundeak izan zirela atzokoak, hautesleen erdiek (%54) parte hartu baitute —urtarrileko hauteskundeetan %63k inguruk bozkatu zuten—.
"Gudu gogorra izan dugu, eta oso pozik nago herriak barruan eta kanpoan borrokan jarraitzeko agindua eman digulako", adierazi zuen Tsiprasek bart Klathmonos plazan. Horrekin batera, Syrizako buruzagiak nabarmendu zuen Greziak mezu argia bidali diola Europari: "Grezia borrokaren eta duintasunaren sinonimoa da". Syrizari ia ez dio eragin barne zatiketak, Herri Batasuna Syrizatik ateratako ezkerreko taldeak ez baitu lortu parlamentuan sartzeko adina boto.