Mundua

Kartzelan hil da Isabel Aparicio, PCEr-ko kidea

Espainiako Alderdi Komunista Berrosatuko kide izateagatik atxilotu zuten, 2007an.

2014ko apirilaren 1a
10:59
Entzun

Isabel Aparicio preso politikoa Zuerako espetxean hil da (Zaragoza, Espainia). 2007an atxilotu zuten Aparicio, PCEr Espainiako Alderdi Komunista Berrosatuko kide izateagatik. SRI Nazioarteko Laguntza Gorriak jakinarazi duenez, espetxe berean dagoen Aparicioren bikotekideak eman du albistearen berri.

Gaixotasun arazo "larriak" zituen Apariciok, eta SRIk salatu duenez, ez zuten inoiz ospitaleratu ez hartatu. 60 urte zituen Apariciok, eta hainbat osasun arazo, SRIk zerrendatu dituenez: artrosi degeneratibo orokorra, osteoporosia, arnasa hartzeko arazoak, sinusitis larri eta kronikoa eta disko hernia, besteak beste.

GRAPOko ustezko bi kide eta PCEr-ko beste lau atxilotu zituzten aldi berean. Horiekin GRAPO "desagertutzat" jo zitekeela esan zuen orduko Espainiako Barne ministro Alfredo Perez Rubalcaba. "Oso operazio garrantzitsua" izan zela adierazi zuen. "GRAPOko beste komandoren baten berririk ez dugu. Gauza hauek esatea oso arriskutsua izaten bada ere, GRAPO, bere egitura militarrari dagokionez behintzat, desagertutzat eman dezakegu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.