Kartzelan urte gehien egin duen preso disidentea libre utzi du Kubak

Erredakzioa
2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Adrian Alvarez disidenteak 25 urte egin ditu kartzelan. Estatuaren segurtasunaren aurkako erasoengatik eta espioitzagatik 30 urteko kartzela zigorra ezarri zion Kubako Justiziak 19 urte zituenean. Atzo beste bi disidenterekin batera utzi zuten libre; Fidel Basulto eta Joel Torresekin batera, hain zuzen. Aske geratu bezain laster, Espainiara bidaiatu zuten hirurek. Aske geratutako hiru disidenteen artetik bat bera ere ez da 2003ko udaberrian atxilotutakoa. Hala, bada, beste pauso bat eman duHabanak; izan ere, presoak askatzeko erabakia hartu zuenetik libre geratutako guztiak orduan preso hartutakoak ziren.

Madrilgo aireportura iristean, baina, eurak aske utzita Kubak ez duela «ekintza politikorik» egin adierazi du Alvarezek. «Humanitarioa baino gehiago politikoa izan da». Horren ustez, Habanak ondo geratu nahi izan du munduaren aurrean, eta ez gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.