Kataluniako finantzaketa hitzartzeko, hiru hilabete izango dituzte

CiUk eta ERCk gaitzetsi egin dute ICVk Madrilgo gobernuarekin egindako akordioa

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Kataluniako finantzaketa sistema berria hiru hilabete baino lehen aurkeztu beharko du Madrilek. Horretan adostu dira Joan Saura ICVko buruzagia eta Maria Teresa Fernandez De la Vega Gobernuko bigarrena. ERC Esquerra Republicana de Catalunya eta CiU Convergencia i Unio alderdiek akordioa gaitzetsi dute.

Generalitateko hiru alderdi nagusiek Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen agerraldia eskatu behar zuten gaur Kongresuan egitekoa den batzar berezian, Kataluniako finantzaketa sistemaren inguruan azalpenak eman zezan. Izan ere, uztailaren 17an adostuta behar zutena oraindik ez du Madrilek aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.