musika
Kataluniar espontaneo bat Eurovisionen Espainia ari zela
Jaume Marquet Cuna Jimmy Jump (Sabadell, Herrialde Katalanak; 1974) espontaneo ezagunak faena egin dio bart Espainiari Eurovision jaialdian, Daniel Diges Espainiaren izenean Algo pequeñito abesten ari zela oholtzara igo baita. Han izan da hogei segundoan, dantzan.Oslon egin dute jaialdia egiten, eta Diges bigarrena zen kantatzen. Denek amaitzean berriro abesteko aukera eman diote Espainiako ordezkariari. 120 milioi lagunek ikusten dute Eurovision telebista bidez.Bartzelona futbol taldearen zalea da Jimmy Jump, eta katalanista. 2008ko Eurokopan Alemania-Turkia finalerdian zelaira atera zen, Tibet ez da Txina elastikoarekin. Ez du Espainiak 'zorte' onik espontaneoekin... Ahaztezina da 1999an euskal presoen eskubideen aldeko giraldillek Sevillan (Espainia) Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldian egindakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu