Abdulla Gull Turkiako presidenteak Frantziaren inpartzialtasuna zalantzan jarri du, Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazkan. Hori horrela, bi herrialdeek aldarrikatzen duten Karabakh Garaia probintziaren auziari irtenbide baketsua ematea helburu duen Minskeko taldetik ateratzeko eskatu dio Parisi.
Errusia eta AEB Ameriketako Estatu Batuekin batera ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeak Kaukasoko gatazka konpontzeko eratutako taldearen kopresidentea da Frantzia. Beste hamar herrialde ere bitartekari taldeko kide dira, tartean Turkia. Frantziak Armeniako genozidioa ukatzea zigortzeko legea Legebiltzarrean onartu ondoren, Kaukasoko gatazkan esku hartzeko zilegitasuna galdu duela uste du Gullek. Sarkozyri «aurreiritziak» izatea leporatu dio.
Kaukasoko gatazkan bitartekari taldetik ateratzeko eskatu dio Turkiak Frantziari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu