Kaxmirren ehunka lagun atera dira protesta egitera
NEW DELHI. Indiaren menpeko Kaxmirren ehunka lagun atera dira kalera azken aldian izan diren atxiloketak salatzeko.Srinagarren enfrentamenduak izan dira manifestari eta polizien artean. Poliziek 17 urteko gazte bati zauriak eragin ostean gogortu egin dira protestak. Iazko protestetan 110 lagun hil zituztela salatu du Amnestyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu