Kenyako hauteskundeetako emaitza ofizialen kontrako protestek aurrera jarraitzen dute han, eta gaur izandako liskarretan, Poliziak, tiroz, gutxienez 43 lagun hil ditu Kisumu herrian, Kenyaren mendebaldean. Hainbat eta hainbat lagunek manifestazioa egin dute, eta harriak bota dizkiete poliziei. Hauek tiroz erantzun dute.
Ostegunean egin zituzten hauteskundeak, eta oposizioak iruzurra salatu du. Izan ere, emaitza ofizialen arabera, Mwai Kibaki presidenteak irabazi ditu bozak, baina oposizioak dio Raila Odinga izan dela irabazle. Hauek diotek Kibakik milioi bat boto "faltsu" zenbatu dituela. Kibaki atzo izendatu zuten presidente.
Orain arte denera 124 lagun hil ditu Poliziak. Gobernuaren aldetik tiro egiteko agindua dauka.
Mundua
Kenyako Poliziak 43 lagun hil ditu, bozetako emaitza ofizialen kontrako protestetan
Oposizioak dio Raila Odinga izan dela irabazle eta ez Mwai Kibaki presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu