Irak inbaditzeko erabakia azkarregi hartu zuela leporatuzion Kerryk Bushi. Egungo AEBetako presidetenteak, ordea, mundua orain askoz ere seguruagoa dela esanez erantzun zion, eta gainera, Kerry bera ere hasieran gerrara joatearen aldekoa zela gogorarazi zion, eta behin eta berriz bota zion aurpegira bere iritzi aldaketa.
Kerry Bush baino seguruago azaldu zen. Bere azalpenak garbiak izan ziren oso. Bush berriz, dudatiago azaldu zen: geldialdiak-eta egin zituen.
AEBak / hauteskundeak
Kerryk irabazi egin dio Bushi
Atzo egin zuten AEBetako presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpainako lehen buruz burukoa John Kerry hautagai demokratak eta George W. Bush hautagai errepublikarrak. Inkesta guztien arabera Kerryk egitekoak diren hiru eztabaidetatik lehena irabazi egin zuen. ABC News telebista kateak esan duenez, estabaidaz galdetutakoen %45en ustez Kerryk irabazi zuen, eta 36%aren ustez, Bushek. Atzerri politikaz mintzatu ziren batez ere, batik bat Irakeko egoeraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu