Twitter sare sozialaren bidez eman du John Kerry AEBetako estatu idazkariak bileraren berri. Bertan, AEBetako eta Errusiako ordezkariek Siriako eta Ukraina ekialdeko gatazkak eta Irango programa nuklearra izan dituzte hizpide.
Had frank discussions with President #Putin & FM #Lavrov on key issues including #IranTalks, #Syria, #Ukraine. pic.twitter.com/KDHrXgB0oH
— John Kerry (@JohnKerry) May 12, 2015
Sotxin batzartu dira aurrena, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa Kerryrekin; ondoren, biak elkartu dira Vladimir Putin Errusiako presidentearekin. Bi urte dira Kerry azkenekoz Errusian izan zenetik.
Sotxira iristean, Kerryk lore sorta bat utzi du II. Mundu Gerran hildako Soviet Batasuneko soldaduen aldeko oroitarrian. Moskuk nahiz Washingtonek "positibotzat" jo dute bi herrialdeen arteko elkarrizketa.