Nazioarteko adituak hegazkina erroritako gunea aztertzen hasteko prest daude. Helburu horrekin NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek egun bateko su-etena egiteko eskatu die bi aldeei. Horiek hala, Ukrainako armadak 24 orduko menia iragarri du.
"HIlaren 31n, terrorismoaren aurkako operazioan parte hartzen duten tropek ez dute borroketan parte hartuko, baldin eta erasotzen ez badiete", iragarri du armadako eledunak.
Bestetik Europako Batasunak zabaldu egin du "Ukrainarentzako mehatxu" direnen zerrenda beltza. Bertara gehitu dituenen artean daude Errusiako presidnete Vladimir Putinen gertuko hainbat buruzagi. eta armak egiten dituzten Estatuko hainbat enpresa.