Kim Jong-un aukeratu dute Ipar Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi, Yonhap berri agentziak gaur jakinarazi duenez. Horrekin batera, alderdiak "behin-betiko idazkari nagusi" hautatu du haren aita hil Kim Jong-il, hil ondoko titulu gisa.
Kim Jong-unek iazko abenduaren 17an hartu zuen herrialdearen gidaritza, Kim Jong-il haren aita eta Ipar Koreako buruzagi komunista hil ondoren. Orduan Ipar Koreako armadako komandante gorena izendatu zuten.
Horrekin batera, ostiralean Parlamentuan biltzarra egingo dutela iragarri berri du Ipar Koreako Gobernuak, eta batzar horretan, Defentsa batzordeko presidente aukera dezakete Jong-un. Hori horrela balitz, herrialdeko "gorengo buru" bilakatuko litzateke, Ipar Koreako konstituzioak 100. artikuluan jasotzen duenaren arabera.
Parlamentuko bilera horretan Estatuko aurrekontuak eta Gobernuaren jarduerak zehaztea espero dute.