Poliziak egipziar bat atxilotu du Kairon utzailaren 7an Londresen izandako sarraskiarekin lotuta. DIrudienez 33 urteko gizonezko bat da eta Magdy Elnashar da bere izena. Kimikaria de eta Leedseko (Erresuma Batua) unibertsitatean ikasi zuen.
Poliziak lau pertsona atxilotu ditu atentatuarekin lotuta eta bosgarren baten bila zebilen, lehergailuak egiteko ezagutzak zituen baten bila, alegia.Aurreko lau atxilotuen jatorria Leeds bera zen eta poliziak ikerketak egiten jarraitzen du bertan eta baita Aylesburyn ere.
Terrorismoaren aurkako espezialistak lehergaia aztertzen ari dira gaur.BBCren arabera, lehergaiak etxean egindakoak dira eta Al Kaedak beste erasoetan erabili ohi dituenen antza handia dute.
Kimikari bat atxilotu dute Kairon Londresko atentatuekin lotuta
Kimikari egiptoar bat atxilotu dute Kairon pasa den uztailaren 7an Londresen izan ziren atentatuekin lotuta. Erresuma Batuko hedabideen arabera 33 urteko gizonezko bat da, eta Magdy Elnashar du izena. Ogibidez kimikaria da eta Leedseko (Erresuma Batua) unibertsitatean egin zituen bere ikasketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu