mundua

Kirgizistanen larrialdi egoera ezarri dute, liskarretan gutxienez 37 lagun hil ostean

Osh hirian, kargutik kendu zuten Kurmenbek Bakiev presidentearen gotorlekuan, egoera gogortzen ari da; hildakoez 338 zauritu daude, eta beldur dira joan den apirileko egoera gatazkatsura itzuliko direla.

2010eko ekainaren 11
18:17
Entzun
Kirgizistanen, Kurmenbek Bakiev presidentearen gotorlekutzat duten hirian izan dira istiluak, Oshen. Ehunka gazte elkarri joka eta tiroka aritu dira gauerdian, eta eraikin eta ibilgailu askori su eman diote. Kirgizistango Osasun Ministerioaren arabera, borroketan 37 lagun hil dira eta 338 zaurituta eraman dituzte ospitalera. Iturri berberak dio biktima gehienek balaz egindako zauriak dituztela.

Joan den apirilean hainbat errebolta izan ziren, eta Bakiev kargutik kendu zuten. Orain, behin-behineko gobernuak larrialdi egoera ezarri du hirian, istiluak kontrolatu ahal izateko. Gobernua beldur da etnien arteko istiluak berpiztuko direla, eta horregatik armadaren kontrolpean jarri du hiria.

Apirileko gertaeren auziak AEBen eta Errusiaren esku sartzea eragin zuten. Moskuren eta Washingtonen base militarrak daude han, eta besteak beste, Afganistango gerrarako logistika gehiena han antolatzen dute.

Bakiev estatuko diru kutxatik lapurretan aritu zela-eta bota zuten gobernutik, beste arrazoi batzuen artean, egoera hori baino konplexuagoa baita. 55 milioi euro inguru besterik ez zituela utzi leporatu zioten, herrialdea porrotera kondenatu zuela. Premiazko ordainketak egiteko larrialdiko laguntza jaso zuten nazioartetik, pentsioak ordaintzeko, besteak beste. AEBek de-facto-ko gobernua babestu zuen, eta Errusiak ere Bakievi dimisioa eman zezan presio egin zion. Gerra zibilak lehertzeko arriskuan zen herria, eta egonkortasuna beharrezkoa dute AEBek eta Errusiak inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.