Kirgizistanen herenegun egin ziren presidentetzarako hauteskundeetako irregulartasuna zorrotz kritikatu du ESLA Europan Segurtasun eta Lankidetzarako Antolakundeak. Erakunde horrek 300 behatzaile inguru bidalizituen herrialdera, bozetan Europako demokrazien arauak errespetatzen ziren edo ez egiaztatzeko.
«Hobetzerik egon bada ere, Kirgizistango presidentetzarako hauteskundeek ez dituzte bete ESLAk ezinbestekotzat jotzen dituen arauak», irakur zitekeen erakundeak atzo plazaratutako oharrean. Bozketa egunean arazo eta irregulartasun ugari hauteman zirela zehazten du testuak;hala nola hautestontziak galkatzea, boto-emaile andanak behin baino gehiagotan bozkatzea edo hautesle zerrendak zehatzak ez izatea. «Kasuen erdian baino gehiagotan irregulartasunak hauteman dira». Botoak zenbatzean irregulartasunak areagotu egingo zirela ohartarazi zuen ESLAk.
Oposizioaren salaketak
ESLAren ohar horiei muzin eginda, Kirgizistango hauteskunde batzordeak iragarri zuen atzo Kurmanbek Bakiev jarduneko presidentea bigarren agintaldi baterako hautatua izan dela. Behin-behineko emaitzen arabera, botoen %86,3 eskuratu ditu. Parte-hartzea, berriz, %78,92 izan dela zehaztu du batzordeak.
Oposizioak kritikatu egin ditu emaitzak. Eta iruzurren frogak bizpahiru egunen buruan agertuko dituela ziurtatu du.
Kirgizistango bozetako irregulartasuna zorrotz kritikatu dute begiraleek
Bakiev presidenteak botoen %86,3 eskuratu ditu bozetan, behin-behineko emaitzen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu