Uzbekistango matxinada

Kirgizistango muga bereganatu du Uzbekistango Gobernuak

Uzbekistan eta Kirgizistan arteko mugan dagoen Kara-su hiria bereganatu du Uzbekistango Gobernuak lekukoen arabera. Hiri hori matxinoen esku izan da sei egunetan, eta Bajtijor Rajimov buruzagiak atzo esan zuen, estatu islamdarra sortu nahi zutela, eta Uzbekistango Armadari aurre egiteko prest zeudela. Nolanahi ere, berri agentziak zabaltzen ari direnez, "tiro hotsik gabe" bereganatu du lekua Uzbekistango Gobernuak, eta Rajimov atxilotu dute.

2005eko maiatzaren 19a
17:40
Entzun
Berri agentziak Kara-suko iturriak aipatuz zabaltzen ari direnez, 1.000 bat soldadu hirian sartu dira, gabez, eta Rajimov eta bere laguntzaileak atxilotu dizute. Ez dela tiro hotsik entzun ere zabaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.