Klima aldaketak dakartzan itobeharrak

Munduan klima aldaketaren ondorioz guztiz galtzeko edo hondatuta geratzeko arrisku handiena duten hamar leku eta espezieen zerrenda egin du WWF erakundeak.

arantxa iraola
2007ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Klima aldaketaren ondorioak ez dira etorkizunerako aurreikuspenak. Hemen daude. Agerian. WWF Naturarentzako Mundu Funtsak munduko hamar espezie eta leku mehatxatuenen zerrenda egin du. Basoak, basamortuak, espezie bitxiak eta ibaiak sartu dituzte zerrendan. Itolarrian daudela erakusteko, datu sorta zabala eman dute, etorkizunerabegira aurreikuspen ilunak eginaz. Eta auzia arretaz hartzeko deia egin dute: «Txikizio osoa geratzeko modu bakar bat dago; berotegi efektua eragiten duten gasen isuria gutxitzeko neurriak hartu behar dituzte gobernuek».

WWF erakundean klima aldaketaren kontra diharduen taldeko arduradun Lara Hansenek eman zuen atzo abisua, ikerketa aurkezteko Bruselan (Belgika) egindako prentsaurrekoan. Zenbait herrialde behartsuk prozesu horretan laguntza beharko dutela gogorarazi zuen, eta bide horretan arretaz jokatzeko deia egin zion nazioarteko komunitateari.



IPCC-REN TXOSTENA, GAUR. Gaur ere Brusela izango da klima aldaketa aztertzen ari diren adituen gunea. IPCC Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Taldeak -NBE Nazio Batuen Erakundearen baitan dihardu- aste osoko bilera amaitu, eta hanaurkeztuko du gaiaren inguruan egiten ari diren txosten handiaren bigarren zatia. Jakin-min handiz espero da. Txostenaren aurreko zatia otsailaren hasieran aurkeztu zuten, Parisen (Frantzia), eta oihartzun handia izan zuten aurreikuspenak egin zituzten: mende amaierarako Lurreko tenperatura 1,8-4 gradu artean igoko da, eta itsasoaren maila 28-43 cm artean. Gaurko txostenaren zatia, bereziki, klima aldaketaren ondorioei buruzkoa da. Antza, errealitate iluna erakusten du.

Klima aldaketaren gaia gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari dela eta, NBEko Segurtasun Kontseiluak apirilaren 17an lehen aldiz gaiari buruzko bilera egingo duela jakinarazi zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.