Knesset Israelgo Legebiltzarrean eztabaida sutsua izan zuten atzo eskuinaren proposamen baten harira; Zisjordaniako koloniei boikota egitea debekatzeko proposatu baitu Zeev Elkinek. Likud eskuineko alderdiko diputatuak boikota egiten dutenak zigortzeko lege bat egitea proposatu du. Ekimenak koalizio gobernuaren babesa du; oposizioa, aldiz, kontra dago. Boikot ekonomiko eta kultura sustatzen dutenei isunak jartzea aurreikusten du egitasmoak.
Israelgo giza ekintzaileek gogor kritikatu dute ekimena. Uri Avneryrentzat «zitala» da: «Koloniak behi sakratu bat bilakatuko lirateke; adierazpen askatasuna eta protestarako eskubidea urratuko lirateke».
Knesseten kolonien boikota zigortzeko legea eztabaidatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu