Irakeko krisiaren ondorena

Koalizioko militar bat eta bi zibil hil dituzte Basoran atentatu batean

Koalizioko militar bat eta bi zibil hil dituzte Basoran atentatu batean. Militarrek adierazi dutenez, errepidean erantsirik zegoen leherkariak eztanda egin duenean gertatu da guztia. Minutu batzuk geroago beste leherketa bat gertatu da, baina ez da biktimarik egon. Bestalde, ezezagun batzuk Faris Al- Assam, Bagdadeko lehen alkate ordea, hil dute. Gainera, bederatzi zibil hil dira gaur Iraken atentatu suizida baten ondorioz. Ekintza horrek, hainbat zauritu ere eragin ditu. Faluja hiri irakiarrean gertatu da atentatu hori.

2003ko urriaren 28a
17:05
Entzun
Koalizioko militar bat eta bi zibil hil dituzte Basoran atentatu batean. Militarrek adierazi dutenez, errepidean erantsirik zegoen leherkariak eztanda egin duenean gertatu da guztia. Minutu batzuk geroago beste leherketa bat gertatu da, baina ez da biktimarik egon. Bestalde, ezezagun batzuk Faris Al- Assam, Bagdadeko lehen alkate ordea, hil dute.

Gainera, bederatzi zibil hil dira gaur Iraken atentatu suizida baten ondorioz. Ekintza horrek, hainbat zauritu ere eragin ditu. Faluja hiri irakiarrean gertatu da atentatua, bertako polizia komisariatik gertu. Halaber, Iraken dauden GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeek handik alde egiteko asmoa agertu dute, eta George W. Bush AEBtako presidenteak bertan gelditzeko galdegin die, "Iraketik alde egiteak terroristen garaipena suposatzen baitu".

Faluja Bagdadetik 60 kilometrora dago. Ildo horretan,atzo ere hainbat ekintza izan ziren Bagdad hirian. Atentatu horietan 40 pertsona hil eta 240 zauritu izan ziren.

Bestalde, zenbait lekukok adierazi dutenez Ameriketako Estatu Batuetako (AEBko) patruilak erasoak jasan dituzte gaur Faluyan. Hori dela eta, zazpi irakiar hil eta hainbat zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.