Kolonbiako armadak ustez FARCeko buru bat hil du

2012ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
BOGOTA. Kolonbiako armadak FARCeko 42 Fronteko buruzagia hil zuen herenegun: Wilson Correa Trujillo Eduardo Robayo. Armadak jakinarazi zuen gerrillako kiderik bilatuenetakoa hil zutela. Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko-ren bila dabiltzala ere esan zuten, baina, oraingoz, arrakastarik gabe. Timochenko hil zutela zabaldu zen duela ez asko. Hiru militar ere hil zituzten atzo, base militar batean bonba bat lehertuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.