Kolonbiako azken bake negoziazioak

2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun

1998

Ekainaren 9a. Andres Pastrana Kolonbiako presidentea eta Manuel Marulanda TirofijoFARCeko burua bildu ziren.

Urriaren 23a. Gobernuak 42.000 kilometro koadroko eremu desmilitarizatua utzi zuen FARCen esku, bake negoziazioak han egiteko.

1999

Urtarrilaren 7a. Bake prozesua ofizialki hasi zuten.

Urtarrilaren 17a. FARCek prozesua eten zuen, gobernuari paramilitarren aurka gogorrago egin zezan eskatzeko.

Maiatzaren 6a. Bi aldeak negoziaziorako Agenda Komuna aztertzen hasi ziren.

2000

Urtarrilaren 13a. Berriz ekin zieten elkarrizketei.

2001

Otsailaren 8a. Pastrana eta Tirofijo presoak trukatzeazmintzatu ziren. Urriaren 5a. Itun bat sinatu zuten su-etena lortzeko.2002

Otsailaren 20. Gobernuak prozesua eten, eta gune neutrala hartzera bidali zuen armada.

2005

Uztailaren 27. Alvaro Uriberen Gobernuak bultzatuta, Justizia eta Bakerako Legea onartu zuten, paramilitarrak desmilitarizatzen hasteko. Legea aplikagarria zen gerrillentzat ere.

2007

Urriaren 25a. Martin Caballero hil zuen armadak, FARCeko buruzagietako bat.

2008

Martxoaren 28a. Manuel Marilanda Tirofijohil zen, munduko gerrillaririk zaharrena.

Uztailaren 2a. Ingrid Betancourt askatu zuen armadak. Sei urtez bahitua izan zuen FARCek.

2010

Irailaren 23a. Jorge Briceño Mono Rojoy FARCeko buruzagi militarra hil zuen armadak.

2011

Ekainaren 11. Biktimen Legea eta Lurrak Itzultzeko Legeaonartu zituen gobernuak.

Azaroaren 15a. FARCeko buru Alfonso Cano hil zuten, eta Timochenkok hartu zion lekukoa.

2012

Otsailaren 26a. FARCek bahiketak baztertu, eta azken bahituak aske utzi zituen.

Ekainaren 14a. Parlamentuak Bakerako Legea onartu zuen, talde armatuekin negoziatzea ahalbidetzeko.Abuztuaren 27a. Telesurrek iragarrizuen FARCek eta gobernuak ituna sinatu zutela bake prozesua hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.