KOLONBIAKO BAKE PROZESUA

Kolonbiako bake itunaren erreferendumak badu galdera

"Gatazka amaitzeko eta bake egonkor eta iraunkorra eraikitzeko behin betiko akordioa babesten duzu?" galdetuko diete herritarei urriaren 2an.

Juan Manuel Santos, dekretua sinatzen, atzean gobernuko ministroak dituela. LEONARDO MUñOZ / EFE
jon olano
2016ko abuztuaren 30a
20:56
Entzun

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak izenpetu du galdeketara deitzeko dekretua. Gobernuko ministroek lagunduta, Santosek nabarmendu du galdera "argia eta erraza" dela: "Ez dago nahasteko aukerarik. Galdera ez da kolonbiarrek bakea nahi duten edo ez, akordioa babesten duten edo ez baizik".

Galdera argituta "bakerako beste pauso bat" eman dutela azpimarratu du Santosek: "Kongresuari esker, gehiengoz eta inoiz baino azkarrago onetsi du plebiszituaren deialdia". Eta erantsi du: "Plebiszitua errealitate bat da orain".

Astelehen gauerdian sartu zen indarrean FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen eta Kolonbiako armadaren behin betiko su etena, 52 urteko gatazka amaitutzat joz. Orain, erreferendum bidez onetsi beharko dute bake akordioa herritarrek. Galdeketan, baiezkoak botoa ematera deituta daudenen %13ren babesa jaso beharko du; gutxienez, 4.396.626 boto.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.