Mundua

Kolonbiako bake negoziazioak astebete atzeratu eta urriaren 15ean hasiko direla baieztatu du FARCek

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak minbizia duela jakinarazi du; bihar egingo diote ebaketa, baina ez ditu presidente funtzioak utziko.

2012ko urriaren 2a
16:20
Entzun

FARCek bart jakinarazi duenez Kolonbiako Gobernuaren eta talde gerrillariaren arteko bake negoziazioa urriaren 15ean hasiko da. Rodrigo Granada negozioaziorako taldeko kideak Habanan eman zuen atzerapenaren berri, eta oharra FARCek eta Kolonbiako Gobernuak sinatu dutela esan zuen. Oslon izango dira negoziazioak.

Abuztuan adostu zuten bake negoziazioak hastea, mende erdiz borrokan aritu ostean. Urriaren 17an bertan agerraldi publikoa egingo dute bi aldeek Norvegiako hiriburuan. Abuztuko iragarpena egin zutenerako sei hilabete zeramatzaten hizketan. Negoziazioan Kuba eta Norvegia zaintzaile lanetan ariko dira, eta Txile eta Venezuela, laguntzaile gisa.

Santos, prostata minbiziarekin

FARCek hori iragarri eta ia aldi berean Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak jakinarazi du prostatako minbizia duela. Bihar Bogotan egingo diote ebaketa, eta tumorea kenduko diote. Iragarpena irratiz eta telebistaz zabaldutako mezu baten bidez egin du. 61 urte ditu. Aurreko asteko Nazio Batuen Erakundearen bileran egin zuen biopsia Santosek, New Yorken, eta medikuaren aholkuz egingo du ebaketa.

Santosek ez du presidentetza utziko, ordea; Santosek berak "deseroso" hitza aipatu du ebaketaz hitz egiterakoan, eta uneoro presidente funtzioetan izango dela aurreratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.