Kolonbiako desplazatuen liderra desagertu egin da
BOGOTA. Antonio Ariza Carrillo Kolonbiako gatazka armatuagatik desplazatutakoen kolektiboko burua galduta dagoela salatu du Estatu Krimenen Biktimen Mugimendu Nazionalak. Hilaren 1ean desagertu zen Ariza, herrialdeko iparraldeko errepide batean, Albania hirira zihoala. 2002. urteaz geroztik mehatxu ugari jaso dituela salatu du mugimendu horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu