Kolonbiako errefuxiatuei lagunduko die Ekuadorrek
BOGOTA. Kolonbiatik Ekuadorrera joandako errefuxiatuei babesa emateko plan bat prestatuko dutela hitzartu dute bi herrialdeek. Hala, Kolonbiak dirua emango du, errefuxiatuek haien herrialdera itzultzeko erraztasunak izan ditzaten. Guztira, Kolonbiako 53.000 errefuxiatu inguru daude Ekuadorren. Atzo bertan, urtebete bete zen Polizia estatu kolpea ematen saiatu zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu