Kolonbiako kongresuko buru ohia espetxeratu dute
BOGOTA. Kolonbiako Auzitegi Gorenak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Kongresuko presidente ohi Javier Caceresi. Gorenaren esanetan, Caceresek paramilitarrei babesa eman die, eta, espetxeaz gain, 2,5 milioi euroko isuna ezarri dio. Caceresekin batera, parlamentuko ehunka kideren kasuak ebatzi gabe daude oraindik .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu