MUNDUA

Kolonbiako ministro guztiek Santosen esku utzi dituzte karguak, nekazarien protestak direla eta

Juan Manuel Santos presidenteak nekazarien protesten aurrean "erabateko askatasuna" izateko dimititu dute, ohar batean jakinarazi dutenez.

2013ko irailaren 3a
10:49
Entzun

"Ministroen Kontseiluko kideek presidentearen esku utzi dituzte euren karguak, erabateko askatasunez egin ditzan egoki iruditzen zaizkion aldaketak", adierazi dute, eta gaineratu: "Kabinete osoak —ministroek, idazkariek eta kontseilariek barne— babes osoa adierazi dio presidente jaunari".

Kolonbiako nekazariek abuztuaren 19an hasi zuten greba. Gobernua eta FARC gerrilla Kuban negoziatzen ari direlarik, bazterrera utzitako landa eremuetako indigenek Kolonbia geldiarazi dute bi astean, Bogotarako errepide nagusiak blokeatuta. Pobrezia tasa %68koa da eremu horietan.

Atzo, nekazariekin lortutako akordioa beteko duela agindu zuen Kolonbiako Gobernuak. Nariño eta Araucako indigenek errepideen blokeoa amaitzea hitzartu dute, bi asteko grebaren ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.