Kolonbian su-etena hasteko prest dago ELN
PARIS. ELN Nazioa Askatzeko Armada prest dago Kolonbiako bake elkarrizketei ekin aurretik su-etena ezartzeko. FARCek ere, baldintza hori jarri zuen negoziazioak hasteko, baina Kolonbiako Gobernuak ez zuen onartu. ELNren arabera, su-etenak konfiantza handiagoa emango lioke gerrillarien eta gobernuaren arteko bake prozesuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu