Iragan ostiralean boterea armadaren esku utzi zuenetik ez dago argi non dagoen Hosni Mubarak presidente ohia. Ezta nola dagoen ere. Komunikabideetan haren egoeraren inguruko zurrumurruak bolo-bolo dabiltza.
Herrialdean jarraitzen duela diote batzuek, Sharm el Sheikheko egoitzan, eta koman dagoela. Egunkari ofizialaren arabera, berriz, presidente ohiak osasun psikologikoa dauka larri; depresioa dauka. Heregun,Alemaniako hospitale batean zela zioten gehienek.
Komunikabideek Mubarakek depresioa duela zabaldu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu