Burundin, Kongoko Errepublika Demokratikoko muga ondoan, dago Gatumbako errefuxiatu eremua, eta Kongoko Errepublikako 4.000 bat iheslari bizi dira han; ekainean alde egin zuten sorlekutik, Joseph Kabila Kongoko presidentearen indarren eta erreboltari tutsien arteko borroketatik ihesi.
NBE Nazio Batuen Erakundeko iturriek azaldu dutenez, sarraskia handia izan da: FLN hutuen erreboltari taldeko gerrillariak aihotzekin eta fusilekin armatuta sartu dira bart gauean, eta errefuxiatuen aurka ekin diote. Nolanahi ere, NBEk ez du hildako eta zaurituei buruzko datu zehatzik eman.
Bai, ordea, Burundiko Armadak: hildakoak 153 direla zehaztu due ta zaurituak 111.
FLNko buruzagiek errefuxiatu eremuaren kontrako erasoa eurek egin dutela onartu dute, baina helburua ez zirela iheslariak zehaztu dute. Aitzitik, Burundiko Armadak eta Poliziak Gatumbak dituzten egoitzei egin ditela eraso, baina segurtasun indarretako kideak errefuxiatu eremuan babestu direla eta han jarraitu dutela borrokek.
Burundi
Kongoko 150etik gora errefuxiatu tutsi hil dituzte hutuek Burundin
FNL hutuen talde erreboltariak sarraski handia egin du Burundin, Kongoko Errepublikako tutsiak aterbetzen dituen errefuxiatu eremu batean: aihotzekin eta fusilekin armatuta sartu dira, eta 150 lagunetik gora hil dituzte. Halaber, errefuxiatuen etxeak erre dituzte. Burundiko Armadak agertu duenez, 153 dira, zehazki, hil dituzten pertsonak eta 111 zauritu dituzte. FLNk azaldu du, errefuxiatu eremuaren ondoko soldaduen eta Poliziaren postuei egin diete eraso, baina haiek errefuxiatu eremura egin dutenez ihes, han segitu dute borrokek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu