Kongon 40 gerrillari hutu hil dituzte aire erasoan
KINSHASA. FDLR Ruanda Askatzeko Indar Demokratikoa gerrilla hutuko 40 kide hil zituzten, atzo, aire eraso batean. FARDC Kongoko Errepublika Demokratikoko armadak eta FDR Ruandako Segurtasun Indarrek elkarrekin egindako erasoa izan zen. Iturri militarrek azaldu zutenez, FDLR gerrilla hutuaren kokalekuei egin zieten eraso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu