Kongon bozen bigarren itzulia egingo dute gaur
BRAZZAVILLE. Kongoko Errepublikan legebiltzarreko bozen bigarren itzulia egingo dute gaur. Uztailaren 15eko lehen itzulian parlamentuko 139 aulkietatik 65 zeuden jokoan, eta gehienak Kongoko Langile Alderdiak lortu zituen. Gaur, geratzen diren 74 aulkiak 1.200 hautagaien artean erabaki beharko dituzte herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu