Irudia. Espainia
KONGRESU BARRURA, JANTZI DOTOREZ
Joan den asteburutik Madrilgo Prado pasealekuan kanpatuta zeuden haserretuak irtenarazten saiatu zen atzo goizean Espainiako Polizia. Karga polizialak izan ziren; dena den, ez zen atxiloturik eta zauriturik egon. Haien proposamenak Kongresura eramateko asmoa zuten, eta irudimena erabiliz lortu zuten kongresu barrura heltzea. Jantzi dotoreak soinean jarri, eta Poliziaren lerroa gainditu zuten horietako bostek. Idazkia barrura eramatea lortu zuen haserretuetako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu