Protestak herrialde arabiarretan

Konstituzioa erreformatzeko erreferenduma babestu dute Egipton

Botoen %77rekin gailendu da baiezkoa erreferendumean; parte hartzea %41ekoa izan da

Erredakzioa
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Egiptoko Konstituzioaren erreformei buruzko erreferendumean baiezkoak irabazi du botoen %77,2rekin. Ezezkoak, berriz, botoen %22,8 jaso ditu; parte hartzea %41,19koa izan da. 45 milioi pertsona zeuden botoa ematera deituak, eta hemezortzi milioi herritarrek eman dute. Baiezkoak erregimena babesten dutenei mesede egiten diela salatu zuten oposizioko hainbat alderdik, besteak beste, matxinada sustatu dutenek. Uste dute testu berriak ez duela benetako aldaketarik ekarriko eta datozen bozetatik atera daitekeen presidenteak Hosni Mubarakek zituen hainbat pribilegio izaten jarraituko duela.

Nazioarteak, ordea, besteak beste AEBek eta Europako Batasunak, txalotu egin dute emaitza; herritarrek aske aukeratu ahal izan dutela diote.

Hauteskundeak

Behin erreferenduma eginda, sei hilabeteren barruan hauteskundeetara deituko dute trantsizioa bideratzen ari diren militarrek, eta hori ere salatu du oposizioak,alderdi eta programa sendoak prestatzeko denbora nahikorik ez dutela argudiatuta. Anaia Musulmanek erreformaren alde egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.