Presidente berria aukeratu ez ezik, konstituzioan aldaketak egiteko bi galdeketa ere egingo dituzte gaur Irlandan. Lehen erreferenduma onartuz gero, Dublingo gobernuak Justizia arloko langileen soldatak aldatzeko eskumena izango du. Justiziaren independentzia bermatzeko asmoz, Irlandako Konstituzioak ez dio eskumenik ematen gobernuari epaileei soldatak jaisteko, zigor gisa erabil dezakeelakoan. Krisi ekonomikoaren harira, baina, Dublinek sektore guztietan egin ditu murrizketak Justizian izan ezik, eta hori aldatu nahi dute orain.
Bigarren galdeketak, berriz, proposatzen du parlamentuak ohiz kanpoko eskumena izatea interes publikoa duten auzien gaineko ikerketa batzordeak sortzeko. Inkesten arabera, baiezkoak irabaziko du bi erreferendumetan.
Konstituzioaren gaineko bi galdeketa egingo dituzte hauteskundeekin batera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu