irak

Konstituzioaren osaketan parte hartzeko deia egin dio Irakeko Legebiltzarrak herritarrei

Irakeko talde politiko nagusiek ez dute oraindik Gobernua osatzeko akordiorik adostu, baina, hala ere, gaur egingo dute Legebiltzarreko lehen bilera. Segurtasun neurri handiez babestuta hasi dute bilera, hauteskundeak egin eta sei astetara. Legebiltzarra 'gune berdea' deiturikoan dago, eta han, gutxienez hiru leherketa handi entzun dira gaur goizean. Legebiltzar honen egiteko nagusia Konstituzioa osatzea izango da, eta lantegi horretan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

2005eko martxoaren 16a
11:50
Entzun
Segurtasun neurri handiak hartu dituzte Irakeko Legebiltzarreko lehen bileran, baina hala ere, erresistentziak inguruan atentatuak egitea lortu du. Gutxienez hiru eztanda handi entzun dira, baina oraindik ez da jakin zein ondorio ekarri dituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.