Konstituzioari buruzko erreferendumari boikota egiteko eskatu du oposizioak

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Konstituzio berria onartzeko erreferendumera deitu ditu herritarrak Baxar al-Assad Siriako presidenteak. Bozketa datorren otsailaren 26an egingo dute, eta oposizioko Tokiko Koordinaziorako Batzordeek boikoterako deia egin dute. Konstituzio berrian herritarren eskaerak ez dituztela bildu kritikatu dute.

Presidenteari «betiereko eta erabateko boterea» bermatzen zaio testuan, batzordeen arabera. Izan ere, jarraian zazpi urteko bi agintalditara mugatzen du presidentearen kargua. Den den, hori Al-Assaden egungo agintaldia amaitzean sartuko litzateke indarrean —2014an—, eta ez dute zehaztu berriz aurkezteko aukera izango ote lukeen. Erregimenak legitimitaterik ez duela esan dute Tokiko Koordinaziorako Batzordeetako kideek, eta beraz, irtenbide bakarra hura «eroraraztea» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.