Demokrazia Berria (ND) alderdi kontserbadoreak segituko du Greziako Legebiltzarrean agintzen, bozen %41,86 lortu eta irabazle irten duelako. Nahiz eta botoen erdira ez heldu, hango kontaketa sistemagatik, gehiengo osoa erdietsi du Costas Caramanlis zerrendaburuaren alderdiak, eta Parlamentuko 300 batzarkideetatik 152 dauzka orain. Aurreko bozetatik hamahiru eserleku galdu ditu; udan Grezian izan diren sute larriek eraginik izan dutela diote.
Mugimendu Sozialista (PASOK) izan da hauteskundeetako galtzaile nagusia, hamabost batzarkide galdu dituelako: lehen 117 zeuzkan, orain 102. Botoen %38,12 lortu ditu.
Alderdi komunista hamabi eserleku izatetik 22 izatera pasatu da (botoen %8) eta Ezker Erradikalaren Koalizioa seitik hamalaura (%5,03). LAOS eskuin muturreko alderdia lehen aldiz sartu da Greziako Legebiltzarrean eta, bozen %3,26 eskuratuta, hamar eserleku bildu ditu.
Parte-hartzea %74,12koa izan da, aurrekoetan baino bi puntu txikiagoa.
Mundua
Kontserbadoreek segituko dute Greziako Legebiltzarreko boterean
Costas Caramanlisen alderdiak gehiengo osoa lortu du. Sozialistek hamabost batzarkide galdu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu