Korana erretzeagatik barkamena eskatu du Obamak

Afganistanen protesta larriak izan dira hirugarren egunez, eta jadanik hamasei lagun hil dira

Erredakzioa
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
AEBetako base batean Korana erre izanak sutan paratu du Afganistan, eta hirugarren egunez istilu larriak izan dira. Krisiak hartu duen larritasuna ikusita, Barack Obama AEBetako presidenteak eskutitz bat idatzi dio Hamid Karzai Afganistango presidenteari, gertatutakoagatik barkamen eske. «Nahi gabe egindako hutsegitea» izan dela erran du Obamak, eta berriz halakorik gerta ez dadin «neurri guztiak» hartuko dituztela, «erantzuleek bern erantzukizuna onartzea barne». Protestetan bertze zortzi lagun hil ziren atzo; hala, hiru egunean hamasei pertsona hil dira istiluetan.

Istilu larrienak Uruzgan probintzian izan ziren, hego-ekialdean, Dihrawud barrutian. Poliziako bozeramaile baten arabera, manifestariek harrika egin zieten agenteei, eta haiek hiru lagun hil zituztentiroka. Ekialdeko Nangarhar probintzian, berriz, Afganistango soldadu batekNATOko bi soldadu hil zituen tiroz. Mohamed Hassan poliziaburuaren arabera, Khoyagani barrutian jendetza atzerriko tropen base bat erasotzen saiatu zen, baina NATOko soldaduek tiro egin zieten. Orduan, Afganistango soldaduak atzerriko tropen aurka egin zuen tiro, eta ondoren jendetzan gorde zen. NATOk onartu du «militarrez jantzitako» lagun batek bi soldadu hil dituela ekialdean, baina ez du gehiago zehaztu. Talibanek herenegun atzerriko tropei tiro egiteko dei egin zieten Afganistango Estatuko indarrei, koranak erretzea mendekatzeko.

Ikerketa, hasita

John Allen NATOk Afganistanen duen buruzagiak azaldu duenez, Bagramen Koranaren erreketaren inguruan gertatutakoa ikertzen hasi da aliantza militarreko kideek eta Afganistango Gobernukoek osatutako talde bat.

AI Amnesty Internationalen arabera, Afganistango gerrak egunero 400 desplazatu eragiten ditu. Erakunde horrek dioenez gaur egun 500.000 herritar daude kanpamentuetan bizitzen. Gobernuak ez diela laguntzarik ematen salatu du AIk, eta, gainera, atzerriko laguntzari trabak paratzen dizkiola.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.