Robert Feliciaggi Korsikako Legebiltzarreko kidea tiroz hil zuten atzo, Ajaccioko aireportuko irteeran. Iturri ofizialen arabera, legebiltzarkide kontserbadoreari sare-kada bat egin zioten aireportuko aparkalekuan eta buruan egin zioten tiro. Berehala erietxera eraman zuten arren, alferrik izan zen. Polizia kasua ikertzen ari da.
KORSIKA. Legebiltzarkide bat hil dute tiroz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu